Atzo burututako asanbladan m30eko grebaren inguruko azalpena eta hemendik aurrera lantzen hasiko den Eskubide Sozialen Kartari buruz aritu ginen.
Eztabaida polita sortu zen gure auzoan gune sozioekonomiko finko bat sortzearen beharraz eta baita greba orokorraren lanketari buruz.
Greba Batzorde bat sortu genuen eta ostegun honetan 19:00etan Errondabide Kultur Elkartean batuko da hurrengo Asanblda Irekira egutegi proposamen bat eramateko eta aste honetan materiala prestatzeko.
Hurrengo Asanblada Irekia Maiatzaren 20an 19:30etan La Bolsa auzo etxean izango da. Anima zaitez!